- Irailan 107.996 pertsona daude erregistratuta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan
Irailan, Euskadin 3.367 langabe gutxiago daude ( % -3,02), eta 107.996 langabe daude, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan erregistratutako datuen arabera.
Kontratu mugagabeak
Kontratazioari dagokionez, irailan 74.413 kontratu berri sinatu dira, eta horietatik 19.097 ( % 25,66) mugagabeak izan dira.