Santa Teresa-Don Estebe proiektuko ikasleek bere diplomak jaso dituzte Arrasateko Santa Teresa-Doneztebe ingurua biziberritzeko proiektuari atxikitako Enplegu-Prestakuntza Plana arrakastaz amaitu ondoren. Eusko Jaurlaritzaren, Arrasateko Udalaren, Academia Bastidaren eta Lanbideren arteko lankidetzari esker, parte-hartzaileek bi espezialitatetan lortu ahal izan dute lanbide-prestakuntza:
- Akabera zurrunen eragiketa osagarriak eta urbanizazioa ( EOCB0209)
- Fabriketako eta estalkietako igeltserotzako eragiketa osagarriak ( EOCB0208)
Diplomak emateko ekitaldia BASTIDA AKADEMIAn egin da, eta bertan izan dira Marga Garmendia eta Jaime Bengoa (Arrasateko udala), Edurne Barañano eta Xabier Iradi (gizarte-laguntzako enplegu-zerbitzua) eta Lorena Diez (Lanbide). Ekitaldian zehar, langabeen enplegagarritasuna hobetzeko eta Arrasateko hiri-berroneratzeari laguntzeko horrelako ekimenen garrantzia nabarmendu da.
Prestakuntza hasi zuten ikasleek, prestakuntza teorikoa Bastidako Akademian jaso dute eta Arrrasateko hainbat gune ezberdiñetan biziberritzeko proiektuaren praktika uztartu dituzte. Esperientzia horri esker, igeltserotza-lanak, akaberak eta urbanizazio-lanak garatzeko beharrezko gaitasunak eskuratu dituzte, eraikinak eta espazio publikoak birgaitzeko espezializazioarekin.
Enplegu eta Prestakuntza Plan hau Arrasateko Udalak udalerrian prestakuntza eta enplegua sustatzeko duen estrategiaren barruan kokatzen da, proiektuaren beharrei arreta berezia eskainiz. Erakundeen arteko lankidetzari eta ikasleen ahaleginari esker, programa arrakastatsua izan da, eta hiri-ingurunea hobetzen eta parte-hartzaileak laneratzen lagundu du.