Dirulaguntzak euskal udalerrietan, enpresetan oro har eta enplegu-zentro berezietan kontratuak egiteko dira.
2025eko uztailaren 14an, astelehena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak laguntza-deialdi eta dirulaguntza izendun hauek onartu ditu, besteak beste:
– Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdia:
EAEko toki-erakundeei zuzendutako dirulaguntzak dira, enplegua sortzeko proiektuak abian jartzeko. Deialdi honek 19.148.936 €-ko aurrekontua du 2025erako. Bi ekintza mota daude:
- ENPLEGUAREN SUSTAPENA: Langabeen enplegagarritasuna handitzea helburu duten toki-erakundeetako kontratazioak, haien kualifikazioa edota gaitasun pertsonalak eta motibazioa indartuko dituen aldi baterako lan-esperientziaren bidez. Aurreikuspenen arabera, 1.200 kontratu inguru finantzatuko dira 2025ean.
- KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK: Langabetuak eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenak merkatu arrunteko tokiko enpresek kontrata ditzaten erraztea. 880 kontratazio inguru finantzatzea aurreikusten da.

